Larunbatean bukatuko dira olinpiadak

Larunbat honetan egingo dute 2014ko Hondarribiko Herri Olinpiadetako laugarren eta azken jardunaldia, Zumardian. Egun osoko jardunaldia izango da, egun osoko festa handia. 11:00etan hasiko da lehiaketa eta abilidadeko probak eta proba kulturalak burutuko dituzte. Jende asko espero da, besteak beste, bertso proba eta karaokea egingo dituztelako bazkalostean.

Olinpiadetako laugarren eguna

  • 11:00: Twister erraldoia.
  • 12:30: Pintxo txapelketa.
  • 14:00: Bazkaria.
  • 16:00: Bertso proba.
  • 17:00: Karaokea.
  • 19:30: Amaiera ekitaldia.
  • 20:30: Kontzertuak: Hondarribiko bi taldek joko dute. Ondoren DJ Aristi, DJ Kanupi eta dantzaldia, Ezten Giro taldearekin.
Bisitatu olinpiadetako atal berezia  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.