25 urte beteko ditu aurten Hondarribiko Herri Kanta Jaialdiak

Hilaren 18an egingo dute Herri Kanta Jaialdiaren 25. urteurrena Gipuzkoa Plazan, eta aste honetako osteguna arte dago irekita izena emateko epea.

Herri kanta jaialdia

25 urtez jarraian antolatu dute herri kanta jaialdia

Hilaren 18an egingo dute Herri Kanta Jaialdiaren 25. urteurrena Gipuzkoa Plazan, eta aste honetako osteguna arte dago irekita izena emateko epea. “Parte hartu nahi duten abesbatzek BAZen izena eman beharko dute maiatzaren 8ko ordu bata baino lehen, taldearen izena, zenbat partaidek osatzen duten taldea, zuzendariaren izena, harremanetarako pertsonaren izena, telefonoa eta helbide elektronikoa, eta bazkarira joango diren partaideen kopurua adieraziz” azaldu du udaleko Kultura departamentuak, ekitaldiaren antolatzaileak. Hilaren 18an egingo dute jaialdia, 11:30ean. Bertan, talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu eta beste bat denen artean. Hirugarren abesti hori abesbatzetako zuzendariek aukeratuko dute hilaren 9an egingo duten bileran. Herri Kanta Jaialdia. Oinarriak  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.