Hibaika emakumeetan eta Hondarribia gizonetan, nagusi trainerilletan
Asteburuan Gipuzkoako Trainerilla Ligako beste bi jardunaldi jokatu dira, larunbatean Orion eta atzo Getarian. Bada horietan nabarmenena da Senior Mailan Oarso Bidasoko ontziak izan direla nagusi bi estropadetan, emakumeetan Hibaika, eta gizonetan Hondarribia.
Izan ere, Hibaikako nesken trainerillak lortu zuen San Juango ontzia atzean uztea, bitan gainera, asteburuan. Larunbateko lehian lau segundo pasatxo atera zieten errenteriarrek sanjuandarrei, igandean bezala. Gainontzeko trainerillak oso atzean utzi zituzten biek. Garbi lider dira Hibaikakoak sailkapen nagusian.
Gizonetan berdeak nagusi, arrosen aurretik bai larunbatean zein atzo. Gainera, hondarribiarren aldeko aldea, antzekoa bi egunetan, 4-5 segundo tartekoa. Hortaz, Hondarribia lider sendo jarraitzen du sailkapen nagusian, Orio eta San Juanen aurretik.