Erdi Aroko azoka egingo dute asteburuan, Behobian
Behobiako merkatariek lehen Erdi Aroko azoka antolatu dute aste honetarako, auzoan. Ostegun goizean abiatuko da merkatua, eta igandera bitartean Bidasoa ibaiaren bi aldeetako bizilagunak erakartzen saiatuko da. Hala, artisautza eta elikagai postuak, zein garai hartako ofizioak erakusten dituzten stand-ak ikusgai jarriko dituzte bertan. Era berean, azoka girotzeko jarduerak eta dekorazioa ere izango dira.