Apirilaren 27an egitekoak ziren San Marko Egunarekin lotutako ekintzak, baina euria dela eta, bertan behera utzi zituzten. Horiek ekainaren 1erako antolatu dituzte berriro.
Egitaraua
- 09:30-13:30: Artista liburuaren tailerrak. 3 eta 13 urte bitarteko haur eta gazteentzat.
- 10:00: V. Erromeria Martxa San Markora, Foru plazatik abiatuta.
- 12:00: Benito Ijurrari omenaldia.
- 12:15: Herri kirolak. Aizkolariak: Ernesto Ezpeleta Bihurri eta Hodei Ezpeleta (13 urte). Harrijasotzaileak: Joseba Ostolaza eta Udane Ostolaza (8 urte).
- 13:00: Trikitilariak.
- 15:00-16:00: Iñaki Labakarekin kantaldia.
- 16:00-17:30: Haur eta gurasoentzako dantzaldia Joxe Mendizabalekin eta txokolate jatea.