Bihar hasiko da Azmarrin taldearen ekonomia zikloa, Oiartzunen
Oiartzun Azmarrin taldearen ekonomia zikloa bihar abiatuko dute, 19:30ean udaletxeko areto nagusian Oskar Aranzabal ekonomialariaren ekarpenarekin. Zer egiten dute gure diruarekin abiatuko du Aranzabalek zikloa, eta lehen hitzaldian eta datozen ekitaldietan egungo eredu ekonomikoaren gaineko gogoeta egin, eta horren alternatiben berri emango dute.