Pentsiodunak berriro elkartuko dira astelehenean

Duintasuna elkarteak berriro deia zabaldu die eskualdeko erretiratu eta pentsiodunei datorren astelehenean, maiatzak 5, egingo duten elkarretaratzean parte hartzeko. 11:00etan bilduko dira Herriko Plazan. “Pentsio lapurtzen ez uzteko” eskatu diete parte hartzea. Bertan parte hartzeko zenbait arrazoi eman dituzte: etxe kaleratzeak, pentsio blokeatuak, garraio eta zerbitzu publikoen garestitzea, menpekotasunaren legearen murrizketak, alargunen pentsio “miserableak”, kopagoa eta osasungintzako murrizketak… Zentzu horretan, beste deialdi bat ere luzatu du Duintasunak: abstentzioa. Instituzioek —Eusko Legebiltzarra, Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, diputazioak eta udalak— Madrilgo “okerkeria, bidegabekeria eta zoritzarra zuzentzeko” zer egin duten galdetu dute, eta zentzu horretan, proposatu dute botoen bidez “zigortzea”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.