Maiatzaren Leheneko zubiagatik, hondakinen bilketan aldaketak Pasaian

Maiatzaren Lehenaren inguruko jai egunak direla eta, hainbat aldaketa izango ditu Pasaiako hondakinen bilketa sistemak horiek uzteko egunetan. Ondokoak dira, barrutiz barruti: Trintxerpe eta San Pedro
  • Asteazkenean (bihar, hilak 30), ez da hondakinik jaitsi behar, ostegunean ez baita bilketarik egongo.
Donibane
  • Hondakinen bilketan ez da aldaketarik egongo.
  • Asteazkenean (bihar, hilak 30) ez da traste eta altzari zaharren bilketarik izango.
Antxo
  • Esekitokia dutenek, kalean edo Gure Zumardiko lokalean, gaur (hilak 29, asteartea) jaitsi behar dute errefusa.
  • Lokaletara errefusa asteazkenean (bihar, hilak 30) jaitsi behar da.
  • Maiatzaren 1, 2 eta 3an hondakinak uzteko lokalen ordutegia 08:00etatik 11:00etara izango da.
  • Maiatzaren 1ean ez da traste eta altzari zaharren bilketarik egingo.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.