Elizatxo hiribidean trafiko aldaketak izango dira ostiralean

Irungo Udalak jakinarazi duenez, zenbait zuhaitz kimatuko dituzte ostiralean, Elizatxo hiribidean. Hala, gidarien segurtasuna bermatzeko xedearekin, trafiko aldaketak izango dira aipatutako errepidean 09:00ak eta 12:00ak bitartean. Porcelanasko biribilgunetik Irungo erdialderantz doan irteera moztu egingo dutela adierazi dute eta horren ordez, Errotako errepidetik Oinaurreko biribilgunerantz desbideratuko dute trafikoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.