Aqua Publica Europea nazioarteko erakundean sartu da Txinzer

Txingudiko Zerbitzuak (Txinzer) erakunde publikoa Aqua Publica Europea (APE) erakundean sartu da. Hainbat lurraldetako 50 operadore publiko biltzen ditu elkarte horrek eta 60 bat milioi biztanleri ematen die zerbitzu. Txinzerreko arduradunek azaldu dutenez, “erakunde horren helburu nagusia da uraren kudeaketa publikoa bultzatu eta bideratzea, eta horrez gain, sektorean gardentasuna eta erantzukizuna bultzatzea, erabaki prozesu europarretan bere ahotsa entzunaraztea, jardunbide egokiak elkarrekin trukatzea eta teknologiaren alorrean elkarlanean jardutea bilatzen ditu”. Miguel Angel Muñagorri Txinzerreko kudeatzailearen arabera, APEn egotea garrantzitsua da, eskualdean eragina duen eztabaidako partaide izateko: “Garrantzitsua da elkarte horren barnean egotea, gugan eragin zuzena duten eztabaida foroetara heldu eta ezagutzak eskuratzeko aukera emango baitigu. Gaur egun, Eau de Paris operadorearen esku dago APEko lehendakaritza. Erakunde horretako teknikariekin harremanetan jarri gara dagoeneko eta izan dugu aukera esperientzia interesgarriak trukatzeko. Eta hori adibide bat besterik ez da”. 2008. urtean sortu zen Aqua Publica Europea, nazioartean uraren kudeaketa publikoa bultzatzeko. Belgika, Suitza eta Espainia nahiz Frantziako estatuetako hainbat erakunde publiko osatzen dute APE.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.