San Marko Mankomunitatearen aurrekontuak errekurritzea onartu du udalbatzak
San marko Mankomunitateko aurrekontuen aurkako errekurtsoa tarteratzeko alkatearen dekretua berretsi du gaur udalbatzak EH Bilduko zinegotzien aldeko botoekin. EAJko zinegotziek eta PSE-EEkoak kontra bozkatu dute. Aurrekontu horien arabera San Marko Mankomunitatea osatzen duten hamar udalerriek bosgarren edukiontziak eragindako kostea asumitu beharko dute, “nahiz eta hainbat herritan atez ateko bilketa egiten dugun eta ez dugu zerbitzu hori erabiliko”, azaldu du Ainhoa Intxaurrandieta EH Bilduko zinegotziak. Neurriak lezoarrek 35.000 euro gehiago ordaindu behar izatea mankomunitateari erabilzten ez duten zerbitziuagatik ekarriko du, eta horren kontra azaldu da Lezoko Udala eta helegiteraen aldeko erabakia berretsi gaurko ez ohiko plenoan.
Europako Parlamenturako hauteskundeetan arituko diren hautes mahaiak aukerattzeko zozketa egin dute, bestalde. Aurten bi mahai gutxiago izango dira Lezon, zortzi izatetik sei izatera pasako dira, beraz.
Horrekin batera 2014-15 urterako Tomas Garbizu Musika eskolako tasen eta hobarien aldaketa onartu du udalbatzak. Ikasturte honetarako KPIren igoera izango dute tasek %2,2koa. Halaber, orain arte bi tasa zeuden musika eskolan, bat lezoarrentzat eta bestea kanpoko ikasleentzat. Bertan behera utzi dute ezberdintasun hori, eta datorren ikasturtetik aurrera tasa bakarra izangoda ikasle guzteintzat lezoarrak izan edo kanpokoak. EH Bilduk eta EAJk babestu dute puntu hori. PSE-EEk abstenitu egin da.