
‘Lannahi’ programaren aurkezpena
Lannahi programa aurkeztu du gaur goizean Irungo Udaleko Euskara arloko Fernando San Martin zinegotziak eta Iban Eguzkitza zuzendariak. Honen bidez, debaldeko euskara eskolak jaso ahal izango dituzte Irungo langabeek. Lanbidek, Bidasoa Bizirikek eta tokiko gobernuko Euskara arloak abiatu dute programa.
Euskararen normalizazioa bultzatzeko xedearekin, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia Irunen onartu zuen udalbatzak. San Martinen arabera, “plan horren helburu estrategikoetako bat da helduen euskalduntze eta alfabetatzea indartzea” eta helburu horrekin
Lannahi programa martxan jartzea erabaki dute.
Ikastaroak
Iban Eguzkitza zuzendariak azaldutakoaren arabera, gaurtik maiatzaren 9ra bitartean izena eman ahal izango dute interesatuek. Denera, bost ikastaro eskainiko dira, hiru hilabetekoak urria eta ekaina artean, eta hilabete batekoak uztailean eta abuztuan. Hala, 200 bat orduko ikastaroak izango direla azaldu du zuzendariak eta dena Udal Euskaltegian emango dira.
Era berean, mailaketa probak egingo dituztela adierazi du Eguzkitzak eta horren arabera talde ezberdinak eratuko dituztela esan du. Bizpahiru talde sortzea aurreikusi dutela azaldu du Euskara arloko zuzendariak.
Informazio guztia Irungo Udalaren
webgunean ikus daiteke.