
San Juango trainerilla seniorra, gizonak
Oarso Bidasoko trainerillek oso maila ona eman dute asteburuan Gipuzkoako Ligaren barruan egin diren bi estropadetan. Biak ala biak Zarautzen egin dira. Horrela, larunbatean, Emakumeen Absolutu Mailan Hibaika izan zen nagusi, eta gizonetan, Hondarribia.
Atzoko uzta ere ez zen nolanahikoa izan. Ligako laugarren jardunaldian Hibaika emakumeen absolutuan bigarrena izan zen, eta gizonen goren mailan, San Juan garaile San Pedroren aurretik.
Bi egunetan, mutilen Gazte Mailan, Zumaiaren eta Zarautzen atzetik sailkatu ziren Hibaika, San Pedro eta Trintxerpe-Illunbe.