Zarautzen ariko dira Oarso Bidasoko trainerillak, gaur eta bihar
Gipuzkoako Trainerilla Ligako hirugarren eta laugarren jardunaldiak Zarautzen izango dira gaur eta bihar. Lehenengo bi jardunaldietako arrakastaren ondoren, berriz ere banderak etxera ekartzeko helburuarekin lehiatuko dira Oarso Bidasoko ontziak.
Hala, gaurko estropada 16:00etan hasiko da. Jubenilak, emakumezko absolutuak eta gizonezko seniorrak ariko dira 2014ko Trainerilla Ligan. Horrez gain, gizonezko seniorren beste talde bat Gipuzkoako Federazio Kopan lehiatuko da.
Multzo eta kategoria ezberdinetan parte hartuko duten Oarso Bidasoko ontziak, San Pedro, Hibaika, San Juan eta Hondarribia izango dira.
Biharko estropada 11:00etan hasiko da.