Ehun urte beteko dituzten bi irundar bisitatuko ditu alkateak
Ehun urte beteko dituzten Concepcion Gato Rodriguezek eta Catalina Urbil Govazek Irungo Udalaren opari bana jasoko dute datorren astean. Lehenak, etzi beteko ditu urteak eta Jose Antonio Santano alkatearen bisita jasoko du Caser zaharren egoitzan, 12:00etan. Bigarrenaren urtebetetzea asteartean izango da eta haren kasuan, Ama Xantalen zaharren egoitzan jasoko du tokiko gobernuaren oparia, 17:00etan. .