11 hauteskunde mahai izango dira Oiartzunen, maiatzaren 25ean
Europako Parlamenturako hauteskundeak gainean dira, maiatzaren 25ean dira, eta Oiartzunen dagoeneko egin dute hauteskunde mahaietan egotea tokatuko zaienen zozketa: mahaiburuak, bokalak eta ordezkoak.
Aurten, 11 hauteskunde mahai izango dira. Arragua eta Ugaldetxon mahai bana egongo da —beste hauteskundeetan bi egoten ziren—, eta Gurutzek ere mahai propioa izango du Bizardia elkartean.