Gure Esku Dagoren Hondarribiko taldeak mahai informatiboa jarriko du larunbat eta igande eguerdian San Pedro kalean. Ekainaren 8an Durango eta Iruñea artean egingo den giza-kateko metroak salduko dituzte (5 euroan), baita Gure Esku Dagoren kamisetak ere. Hondarribiko taldearekin harremanetan jarri nahi duenak
Facebook orria-ren bitartez egin dezake, edo asteburuan mahaira hurbilduz.