
Errigoraren aurkezpena
Saretuz proiektua pozik agertu da Errigorako olio salmentarekin. Guztira, Cascanteko (Nafarroa) 2.075 litro eskatu dituztela jakinarazi du, eta 2.000 litroko erronka gailentzea lortu dutela. Hori eurotara pasatuta, 7.350 izan dira.
Ekintza horrekin, gainera, Saretuz proiektuak lagun gehiago lortu ditu sarerako, eta 126 batuta, dagoeneko, 750 dira.
Errigora izeneko ekimenaren bidez Nafarroako Hegoaldeko euskalgintzari eta nekazari txikiei lagundu nahi zaie.