Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Anfibioak eta narrastiak babesteko proiektua abiatu dute Lezoko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak

admin
Bidasoa
2014/04/25
Schreiber muskerra (Lacerta schreiberi). Argazkia: J.J Garcia

Schreiber muskerra (Lacerta schreiberi). Argazkia: J.J Garcia

Lezoko anfibio eta narrasti populazioen kontserbazio egoera hobetu nahi dute eta horretarako horien babeserako proiektua jarri berri dute martxan Lezoko Udalak eta Aranzadi elkarteak. Izan ere, herpeto espezieen (anfibio eta narrastien) laurdena mehatxu egoera larrian dagoela jakinarazi dute udaletik zein Aranzaditik: “Mundu mailan ornodun talde mehatxatuena da”. Proiektua abiatu aurretik, Aranzadiko herpetologoek (anfibioak eta narrastien gainean lan egiten duen zoologiaren arloa da herpetologia) udalerriko hainbat putzutan laginketak egin berri dituztela jakinarazi dute udaletik: “Udalerriko anfibio eta narrastien inbentarioa osatu eta bertako populazioaren egoera ezagutzea izan da helburua”. 2014-2015 urteetanburutuko dela proiektua eta bi lan ildo nagusi izango dituela zehaztu du udalak: anfibioentzako putzu bat sortuko da, batetik, eta ikerketa lanak egingo dituzte, bestetik.  Olatzar erreka bazterrean egingo dute putzua, Lezoko Baratza Parkearen ondoan, eta bide batez degradatua dagoen eremua berreskuratuko dela esan du udalak: “Txabola bat eta hondakinak daude egun eremu horretan. Putzua eginda, eremua garbitu eta erreka bazterrean ibaiertzeko landareria landatuko da”. Lezoko inbentario herpetologikoa osatu Ikerketa lanaren bidez Lezoko inbentario herpetologikoa osatuko da, “hau da anfibio eta narrastien inbentarioa”, esan dute, eta horretarako gaur egun Lezon dauden putzuak aztertuko dituztela eta putzu berri gehiago sortzeko eremu aproposak identifikatuko dituztela gaineratu dute. Udalerriko hainbat putzuetan hasiak dira dagoeneko laginketak egiten Arantzadiko herpetologoak. Horretarako herri lurretan kokatutako putzuetara, Jaizkibel eta haztegietako urmaeletara kasu, zein terreno partikularretara jo dute adituek. Schreiber muskerrari arreta berezia Euskal Autonomia Erkidegoko Espezie Mehatxatuen Zerrendan Interes Bereziko espezie gisa katalogatua dago Schreiber muskerra, eta horregatik arreta berezia jarriko diotela espezie horri nabarmendu dute. Lezon espezie horrentzat habitat egokiak izan badirela esan dute horren harira, “baina bere populazioaren gaineko informazioa oso murritza eta zaharkitua gelditu da, eta hori dela-eta laginketak burutuko dira Jaizkibelgo hegoaldeko magalean. Aranzadik eta Lezoko udalak martxan jarri duten proiektuak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren diru laguntza jaso du, guztira 14.859,54 euro.
Urmaela Jaizkibel

Urmaela Jaizkibel

Lezoko udalak 2010. urtean Jaizkibelen putzu txiki bat egokitu zuela, eta 2009. urteaz geroztik erreken eta ibaiertzeko basoen kalitatea hobetzeko hainbat ekimen egin dituela ekarri du gogora, “martxan jarri berri dugun proiektu hau ez da beraz, bizidun urtarren mesedetan gauzatzen dugun lehen ekintza”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.