Film laburren erakustaldia maiatzaren 10ean Hondarribian
Maiatzaren 10ean film laburren erakustaldia egingo dute Itsas Etxean, 20:00etan. Besteak beste, dokumental onenaren Goya Saria jaso zuen Minerita lana proiektatuko dute, baita euskal zuzendari aipagarrienetako batzuen lan berrienak ere, haien artean Borja Cobeaga eta Asier Altuna. Orotora, zazpi zinta erakutsiko dituzte. Eta gauean, luncha eta festa izango dira Basque taberna.