Euskal Herriko Errebote Txapelketan, Oiartzungo Txost taldeko bi talde

Aurreko astean hasi zen Euskal Herriko Errebote Txapelketa. Bertan Txost-en bi talde parte hartzen ari dira, Junior zein Gazte mailetakoak. Lehen partidak hala nolakoak izan ziren herriko pilotarientzat. Izan ere, Gazte Mailako taldeak Atharratzen 10-3 galdu zuen bertako taldearen kontra; Junior Mailakoak, berriz, Donibane Garaziri irabazi zion haien etxean, 10-13. Hurrengo jardunaldiko lehiak igandean jokatuko dituzte. Gazteek 10:30ean jokatuko dute Beheko Plazan Donapaleu taldearen kontra.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.