850 txakur baino gehiago bilduko dira Ficoban, igandean

Gipuzkoako Nazioarteko 35. Txakur Lehiaketa izango da igandean Ficoba erakustazokan. Erakustaldiak nazioarteko 850 txakur baino gehiago ekarriko ditu Irunera. Denera, 200 arraza ezberdin bilduko dira bertan. 09:30etan abiatuko da lehiaketa. Arraza bakoitzeko txakur onenak aukeratuko ditu epaimahaiak 16:00ak arte eta ondoren, Erakusketako Txakur Onena eta Errege Kopako irabazlea izendatuko dute. Horrez gain, beste hainbat sari banatuko ditu epaimahaiak: Espainiako Lehiaketako Gaitasun Agiria, Nazioarteko Gaitasun Agiria, Bikote Onena, Beterano Onena… Halaber, laguntzeko txakurren erakustaldia izango da Aurrera Atera taldearen eskutik. Txakur horiek urritasun fisiko edo psikologikoak dituzten pertsonak laguntzeko hezi egiten dituzte. Egitaraua 08:00 Dokumentazio bilketa eta albaitaritza kontrola 09:30 Lehiaketaren hasiera 11:30 Aurrera Atera taldearen erakustaldia 12:30 Heziketa zibila Alvaro Morenoren eskutik 14:00 Gazte aurkezleen lehiaketa 16:00 Finalak Sarrerak 5 euroan salduko dira helduentzat eta 3 euroan 10 urtetik beherakoentzat. Aparkalekua debalde izango da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.