San Marko Egunean, kirola eta erromeria
Igande honetan, hilak 27, ospatuko dute Bizarainen (San Marko) San Marko Eguna. Goizean goiz, kirola izango da protagonista, EAT Errenteriako Atletismo Taldearen eskutik, San Markorako Igoera egingo baitute. 09:30ean aterako dira korrikalariak, eta 11,5 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik, eta 600 metroko desnibela. Oraindik izena emateko aukera dago www.atleticorenteria.com webgunean.
- 09:30-13:30: Artista liburuaren tailerrak. 3 eta 13 urte bitarteko haur eta gazteentzat.
- 09:30: San Markorako Igoera krosa.
- 10:00: V Erromeria Martxa San Markora, Foru plazatik abiatuta.
- 11:30: Krosaren sari banaketa.
- 12:00: Benito Ijurrari omenaldia.
- 12:15: Herri kirolak. Aizkolariak: Ernesto Ezpeleta Bihurri eta Hodei Ezpeleta (13 urte). Harrijasotzaileak: Joseba Ostolaza eta Udane Ostolaza (8 urte).
- 13:00: Trikitilariak.
- 15:00-16:00: Iñaki Labakarekin kantaldia.
- 16:00-17:30: Haur eta gurasoentzako dantzaldia Joxe Mendizabalekin eta txokolate jatea.