Miriam Lopez, Maria Jose Soto eta Oliber Nestar antolatzaileak.
Ostiraleko txupinazoari aurreratuz, ostegunean hasiko dira jaiak Errenteria-Oreretako Pontika auzoan. Aurtengo jaiak nekez baino aurrera ateratzea lortu dute, eta egitaraua batez ere haurrei zuzentzea erabaki dute. Gazteen jai batzordeak hainbat auzotarrekin batera osatu du egitaraua.
Osteguna, hilak 24, Umeen Eguna izango da, eta feriak 1 euroan izango dituzte.
Hurrengo egunean hasiko dira jaiak ofizialki, 11:30ean izango den txupinazoarekin. Goizean, ekitaldi nagusiak erretiratuei begira antolatu dituzte: meza, herri bazkaria, dantzaldia… Arratsaldean, berriz, haurrentzako apar festa eta sardina jatea izango dira. Gauean, berriz, pelikula bat jarriko dute frontoian.
Larunbateko protagonistak haurrak izango dira. Goizetik, buruhandiak, haur jolasak eta Play Station txapelketa izango dituzte, eta arratsaldetik Car-ak, puzgarriak, zezen mekanikoa, merienda… Gauean, Eurekaren ikuskizunarekin dantzatzeko aukera izango da goizaldera arte.
Igandean, berriz, goizetik, marrazki lehiaketa eta zinta lasterketa egingo dute haurrek, eta arratsaldean, berriz, nahikoa talo jan ahal izango da Pontikan. Zezensuzkoarekin amaituko dira jaiak.
[box]
Egitaraua
Ostirala
- 11:30: Txupinazoa eta Pontikako jaien hasiera.
- 12:00: Meza San Marko zaindariaren eta auzoko hildakoen omenez.
- 13:15: Adinekoen bazkaria, Hemenbizi auzo elkartean.
- 16:00: Erretiratuen dantzaldia, gazteen lokalean.
- 16:30: Buruhandi eta erraldoien irteera.
- 17:00: Apar festa, kirol eremuan.
- 18:30: Mahai futboleko binakako txapelketa, auzoko plazan, gaztetxo eta helduentzat.
- 19:00: Sardina jatea eta Zurrakapote dastaketa.
- 19:30: Bingoa, plazan.
- 20:00: Buruhandiak.
- 21:30: Aire libreko zinema, frontoian.
Larunbata
- 10:30 Buruhandiak.
- 11:00: Haur jolasak.
- 11:00: Play Station txapelketa, Eureka gazte lokalean.
- 12:30: Triki poteoa, auzoko tabernetan.
- 13:00: Toka eta bote txapelketa.
- 16:00: Tute txapelketa, Lantxeta tabernan.
- 16:30: Buruhandi eta erraldoiak.
- 16:30-20:30: Car-ak, puzgarriak, zezen mekanikoa…
- 17:00: Merienda.
- 19:00: Bingoa.
- 20:00: Buruhandiak.
- 23:00-02:00: Berbena, Eurekaren ikuskizunarekin.
Igandea
- 09:30: Txistularien diana.
- 10:00: Haurren buruhandiak.
- 11:00: Marrazki lehiaketa.
- 12:00: Zinta lasterketa.
- 12:30: Amulletako danbor kofradiaren erretreta.
- Arratsaldean: Talo jatea.
- 16:00: Mus txapelketa, erretiratuen egoitzan.
- 16:30: Buruhandiak.
- 17:30: Inauterietako desfilea, Eureka konpartsaren eskutik, Zitalen Hiria gaiaren inguruan.
- 18:00: Dantza erakustaldia, Eureka dance group taldearekin.
- 20:00: Buruhandiak.
- 20:15: Sari banaketa.
- 20:30: Zezensuzkoa.
[/box]