Lehen hiruhilekoko kontuen berri emango dute astearteko udalbatzarrean
Bost puntutako udalbatzarra izango da, apirilekoa. Ohiko tramiteak egitearekin batera, diru kontuak izango dituzte hizpide. Batetik, bigarren puntua, mailegua hitzartzeko finantza babesari buruzko txostenaren berri eman beharko du udalak. Bestetik, hirugarren puntuan 2013ko likidazioaren gaineko dekretuaren gaineko azalpenak emango dituzte, eta laugarrenean, berriz, lehenengo hiruhilekoko kontuak.
Bosgarren puntuan gazteen lokalak arautzen dituen udal ordenantzari behin betiko onespena emango diote.
Bukatzeko, galdera eskariei egingo diete tartea.