Hasi da San Pedro kalea berritzeko obraren azken fasea
Aste santua bukatuta, hasi da San Pedro kaleko berriro hiritartzeko obra burutuko duen fasea, Arrantzale Auzo ingurukoa. Ekaina bitarte ariko dira lanean eta, bukatzen dutenean, orain arte berritu diren zatien itxura bera izango du eremu horrek. Aste santua hasi baino lehen aurreratu bezala, bi hilabetez egongo da Arrantzale Auzoa itxita ibilgailuentzat.
“Errepidea nahitaez altxatu egin behar da kaleko 73. zenbakitik aurrera, lurpeko azpiegiturak berritu eta berriritartzea egin asmoz. Hortaz gain, Zuloaga kaleraino doan bidea berriritartu egingo da San Pedro kaleko irizpide bera jarraituz”, adierazi du udalak.
Bukatzeko, San Pedro eta Zuloaga artean berritu gabe geratzen den zatia ere egingo dute orain, hau da, Enbata taberna eta Erauskin farmaziaren artekoa.