Autobusak izango dira San Markora
Igandeko San Marko Egunari begira, autobus bereziak jarriko dituzte mendira igotzeko. Hala, Tulletik hogei minuturo aterako dira, goizean, 10:00etatik 13:40ak arte, eta arratsaldean, berriz, 40 minuturo 16:00etatik 18:40 arte.
Bueltatzeko autobusak, berriz, hogei minuturo aterako dira San Markotik 10:20etik 14:00etara, eta 40 minuturo 16:20etik 19:00etara.
Ibilbidea honakoa izango da: Tulle, Galtzaraborda etorbidea 30, Urbia plaza, Galtzaraborda etorbidea, San Marko kalea 1 eta 15 eta Langaitz Ikastolako biribilgunea. Txartelak 1,35 balio du.