
Joan den urteko ikastaroa
Hondarribia Arraun Elkarteak (HAE) arrauna eta piragua ikastaroak antolatu ditu uztaila eta abuzturako. Piragua ikastaroak bederatzi urtetik aurrerako haurrentzat antolatu dituzte eta arraunean aritzeko gutxienez 11 urte behar dira. Hamabost eguneko ikastaroak izango dira eta hiru ordutegi daude aukeratzeko: 09:30etik 11:00etara, 11:15etik 12:45era, eta 16:00etatik 17:30era.
Hamabost eguneko piraguako ikastaroaren prezioa 50 eurokoa da eta bi hamabostaldikoa 80 euro; arrauna ikastaroak, aldiz, 45 eta 75 euro balio dute. Arraun elkarteko bazkideek deskontuak izango dituzte aipatutako prezioekiko. Izena emateko HAEra deitu behar da maiatzaren 6tik aurrera: 943 64 01 61.