Udalekuetan begirale lanetan izena eman duten lagunen artean hautaketa prozesua egiten ari da Lezoko udala. Hurrengo proba maiatzaren 3an egingo du udalak, larunbatarekin, ludotekan. Talde dinamika landuko dute bertan eta horretarako, hiru txandatan banatu dituzte aukeratutako begiraleak. (Udalaren
web orrian kontsulta daiteke). Udaleko Euskara eta Kultura sailetik jakinarazi dutenez derrigorrezkoa da parte hartzea.