Aisialdi aktiboa sustatu nahian, kirola eta jarduera fisikoak bilduko dituen udalekuak antolatu ditu Aisimugi elkarteak Oiartzunen. Ekainaren 23tik 28ra izango dira, 09:00etatik 13:30era, eta Lehen Hezkuntzako laugarren, bosgarren eta seigarren mailako ikasleei zuzenduta egongo dira.
Kuota 55 eurokoa da, eta izena emateko epea datorren astean (hilak 28) irekiko dute, maiatzaren 9ra arte. Horretarako, Haurtzaro edo Elizalde ikastolako idazkaritzatik pasatu beharko da. Idatzi bat bete eta ordainagiria eta osasun txartelaren fotokopia atxiki behar dira. 72 haurrentzako tokia dago.
Bilera, maiatzaren 6an
Udalekuen nondik norakoak azaltzeko bilera bat egingo dute maiatzaren 6an, 18:30etik 19:30era, Elorsoro kiroldegian.
Izena emateko idatzia eta jardueren gaineko informazio xeheagoa jakin nahi izanez gero, bide hauetakoren bat erabil daiteke:
aisimugi.blogspot.com.es,
aisimugi[abildua]gmail.com edo 669 07 40 22 telefono zenbakira deitu.