Josu Illarramendi arku tiratzailea Europako txapelketan izango da
Europako txapelketarako sailkatu zen Madrilen Josu Illarramendi Errenteria-Oreretako Ostadar-Langaitz arku tiraketa eskolako tiratzailea. Bigarren geratu zen, eta horrekin txartela lortu zuen datorren maiatzean Eslovenian jokatuko duten txapelketarako.
Ostadar-Langaitzeko arduradunak pozik agertu dira sailkapen horrekin, eta Gipuzkoako arku tiraketarentzat eta arku tiraketa eskolarentzat albiste bikaina dela nabarmendu dute.