![Kukai dantza konpainia](http://oarsobidasoa.hitza.info/files/2013/09/p014_f012.jpg)
Kukai dantza konpainia
Kolonbiako bira bukatu du Kukai dantza konpainiak, eta dagoeneko etxean da. FITB jaialdian hamar ikuskizun eman ditu, eta arrakastatsuak izan direla nabarmendu du. “Publiko, prentsa eta profesionalean artean harrera ezin hobea” izan duela gaineratu du dantza konpainiak.
Emanaldi guztien artean bat nabarmendu du Kukaik, azken egunean Independentziaren Parkean emandakoa. Anfiteatroa jendez gainezka jakinarazi dute, eta publikoa zutik zegoela txalo zaparrada artean bukatu zutela.
Gelajauziak ikuskizunaren aurrerapen bat eman dute Bogotan.
Kukai izan da Euskal Herriko ordezkari bakarra, eta hemezortzi herrialdetako taldeak ikusi ahal izan dira.
Gelajauziak Kukai eta Cesc Gelabert koreografoaren arteko sorkuntza da. Prozesu horretan ere parte hartu dute ere Nestor Basterretxea eskultoreak, Iraia Oiartzabal moda diseinatzaileak eta Sabin Bikandi eta Xabier Erkizia musikariek.
Estreinaldia, Leioan
Bogotan eginikoa aurrerapen bat izan da, baina ikuskizuna osorik Leioako Umore Azokan estreinatuko dute, maiatzaren 16 eta 17an.
Bestalde, hilaren 29an (asteartea)
Hnuy Illa ikuskizuna emango dute, 18:30ean Errenteria Hiria Kulturgunean.
Horrez gain, ekitaldiak izango dituzte Bilbo, Bartzlon, Herri Urrats nahiz Valladoliden (Espainia).