Garazi Ugalde Pikabea saritu dute Pasaiako poesia sarietan
Garazi Ugalde Pikabea lezoarrak irabazi du aurten Pasaiako poesia saria euskarazko atalean, eta honenbestez, Pasaiako Udalak argitara eman du bere liburua, Korapiloak lokarrietan izenburupean. Bigarren saria euskaraz Gorka Salces Alcalderentzat izan da, Haize takikardikoa lanarengatik.
Gaztelerazko atalean, Amparo Lopez Pascualenak irabazi du, Restos de una ciudad vencida lanarekin, eta bigarren saria, Dario Fridas Paredesentzat izan da, La dimensión de lo invisible lanarengatik.

Patxi Ezkiaga eta Irati Goikoetxea idazleak izan dira epaimahaikideak euskarazko atalean, eta Felix Maraña, Elena Roman eta eta Jesus Maria Corman gaztelaniakoan. Gaztelaniaz 96 poesia bilduma aurkeztu dira lehiaketara, eta euskaraz 16. Saritutako poema bildumak liburu banatan argitaratuko dituzte, eta laster haien aurkezpenak eta sarien banaketa egingo dituzte.
Pasaiako poesia sariak 1980. urtean sortu zituen Udalak, garai hartan Antxoko Altamira Puente liburuzainak bultzatuta. Ondoren, Xabier Portugal izan zen lehiaketaren sustatzaile nagusienetakoa, eta ahalegin hura eskertu nahian gaur egun haien izena darama lehiaketak. Gaur arte, 25 liburu argitaratu dituzte, 14 gaztelaniaz eta 12 euskaraz.