Elkartasun hilabetean parte hartu dutenei eskerrak eman dizkie udalak
Trintxerpeko sutean kaltetutakoei laguntzeko elkartasun hilabetea egin zuten martxoan, eta udalak bertan parte hartu zuten herritar guztiei eskerrak eman dizkie.
Elkartasun keinu zoragarritzat jo du, eta horrelako ekitaldiak xumeak nahiz garrantzitsu eta ezinbestekoak direla iritzi dio, “beharrean daudenei elkartasuna adierazteko”.
Guztiak zoriondu ditu.