Dantzari ohien bazkaria, bideoan laburbildu du Alkartasunak
50. urteurrena ospatzen ari da aurten Antxoko Alkartasuna Euskal Dantza Taldea. Ospakizun horien barruan, lehengo martxoan 170 lagun bildu zituen bazkaria egin zuten, dantza taldeko partaide izandako guztiekin. Primeran pasatu zuten Azokako mahaiaren bueltan bildutako guztiek eta han bizitakoak galdu ez daitezen bideoa landu dute. Iragarri dutenez, maiatzeko dantza aurkezpenak lantzen dabiltza orain, eta aurreratu dute aurtengoak bereziak izango direla. https://www.youtube.com/watch?v=r7GZG2Y9ZhY&feature=youtu.be