Larunbatean Jaizkibel Mendizale Taldeak “Euskal Herriko Gazteluak” biraren barruko beste irteera bat egingo du, oraingoan, Caparroso inguruan dagoen Despoblado de Rada bisitatzeko. Ibilbideak 12 kilometro ditu eta Ferialeko urtegian bukatuko du. Han bazkalduko dute parte hartzaileek. Interesdunek 647 004 968 telefonora dei dezakete eta informazioa bildu
taldearen webgunean.

Jaizkibel Mendizale Taldea