Oarsoaldeko Euskara Batzordeak, eskualdeko euskaltegiekin elkarlanean, ahozko komunikazioa lantzeko tailerrak emango ditu Errenteria-Oreretan, Pasaian, Lezon eta Oiartzunen, Mintzagun tailerren egitarauaren barruan. Apirila-maiatza birtartean egingo dituzte saioak, eta horien helburua izango da euskaltegietako ikasleek euskara praktikatzeko dituzten aukerak areagotzea da. Ondokoa da tailerren egutegia:
Errenteria-Orereta
- Hilaren 28an, Errenteriako Udal Euskaltegian, 09:30etik 11:30era (saio irekia da)
- Maiatzaren 7an, 09:00etatik 11:00etara, Xenpelar AEKn. Saio itxia da, eta bertan parte hartzeko asmoa dutenek ea tokirik dagoen galdetu behar dute 943 34 02 33ra deituz.
Pasaia
- Hilaren 29an, 10:00etatik 12:00etara, Antxoko Txirrita AEKn. Saio itxia da, eta bertan parte hartzeko asmoa dutenek ea tokirik dagoen galdetu behar dute 943 52 55 45era deituz.
- Maiatzaren 6an, 09:30tik 11:30era, Pasaiako Udal Euskaltegian (Trintxerpeko Euskadi etorbideko 61. zenbakian dago). Saio itxia da, eta bertan parte hartzeko asmoa dutenek ea tokirik dagoen galdetu behar dute 943 00 43 40ra deituz.
Lezo
- Maiatzaren 5ean, 09:00etatik 11:00etara, Oroitzene AEKn. Saio itxia da, eta bertan parte hartzeko asmoa dutenek ea tokirik dagoen galdetu behar dute 943 51 91 44ra deituz.
Oiartzun
- Maiatzaren 5ean, 18:00etatik 20:00etara, Intxixu AEKn. Saio itxia da, eta bertan parte hartzeko asmoa dutenek ea tokirik dagoen galdetu behar dute 943 49 39 57ra deituz.