Postaz bozkatu nahi dutenek EAJren egoitzan ere egin dezakete
Errenteriako EAJk afiliatu eta jarraitzaileei gogorarazi die datorren maiatzaren 25eko Europako hauteskundeetan postaz bozkatu nahi badute, alderdiaren egoitzan ere egin ahal izango dutela, maiatzaren 8a baino lehen. Egoitza Koldo Mitxelena plazan dauka, eta 11:00etatik 13:00etara egongo da zabalik.