Irungo Udalak eta EH Bilduk Mariñoren emakumeen taldea zoriondu dute
Euskal Ligatik Espainiako Bigarren Mailarako jauzia egin du Mariño Kirol Elkartearen emakumeen taldeak. Sasoi oso ona egin dute, eta liga bukatu baino bi jardunaldi lehenagotik eskuratu zuten igoera. Horren harira, zorion mezuak jasotzen hasi zira, horien artean udalarenak nahiz EH Bildurenak.
Jose Antonio Santano alkateak pozarren hitz egin du Mariñoko nesken lorpenaz: “Hiriaren izenean nire zorionik beroena eman nahi diot taldeari. Harro nago lortu dutenagatik, eta balioa eman nahi diot Mariño egiten ari den lan eta esfortzuari, eta emakumeen kirolaren alde egiten duten lanari”.
EH Bilduk, bere aldetik, Mariñoren arrakasta “emakumeen kirolaren alde egindako apustuaren” emaitza izan dela uste du, eta hori talde osoaren lanaren ondorio izan dela nabarmendu du, “jokalarietatik hasi, entrenatzaileetatik jarraitu, senideena nahiz Javier Mariño tabernaren jabearena. Kirolaren alde lan handia egiten ari dira. Zorionak neskak, zuek zarete, eta izango zarete, askorentzako eredu. Irundar izateaz harroago gaudela esan dezakegu zuengatik”.