Irungo kontserbatorioko bi ikasle, Euskadiko interprete gazteen lehiaketan aurrean
Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Euskadiko Interprete Gazteen Lehiaketan lehena eta bigarrena izan dira, hurrenez hurren, Andrea Nicolas eta Aritz Sistiaga Irungo kontserbatorioko ikasleak. Gitarra jotzen dute biek. Iaz ere parte hartu zuten lehia horretan biek, emaitza apalagoak lortuz. Ana Ayneto da horien irakaslea. Hilaren 5 eta 6an egin zen musikari gazteen lehia hori, Bilbon.
Udalak bi musikariak zoriondu ditu, “emaitzak ikusgarriak izan dira. Horren atzean lan eta ilusio asko dago, eta horretan jarraitzeko animatzen diegu”, esan du Fernando San Martin Hezkuntza ordezkari eta udal kontserbatorioko presidenteak.