Euskadiko txapelketako Senior Mailako neskak
Bi dominekin bueltatu da Legutiotik (Araba) Errenteria-Oreretara Hibaika arraun elkartea. Bertan, Euskadiko Batel Txapelketa jokatu zuten larunbatean eta igandean. Maila onena neska seniorrek eman zuten zilarrezko domina eskuratu baitzuten. Etorkizun Mailako neskak ere bikain ibili ziren, brontzezko domina jantzita. Gazte Mailako mutilak, berriz, seigarren geratu ziren.
Etorkizun Mailako neskek bi aste barru, hilaren 26 eta 28an, Espainiako Batel Txapelketan parte hartuko dute, Camargon (Kantabria, Espainia).