HAEk 70 arraunlari bidaliko ditu Cazauboneko estropadara
Hondarribiko Arraun Elkarteko aulki mugikorreko taldeak Cazauboneko (Okzitanbia) Nazioarteko Estropadetan parte hartuko du asteburuan. Kadete, gazte eta senior mailetako 70 arraunlari eramango ditu HAEk Cazaubonera, 44 ontziekin parte hartzeko. Maila handiko estropada izango da, besteak beste, Frantziako Estatuko arraun elkarte onenak parte hartuko baitute.