Erabakitzeko eskubidearen alde dantza egingo dute Errenteria-Oreretan
Dantza zati bat ekitaldia antolatu du Errenteria-Oreretako Gure Esku Dagok maiatzaren 10erako. Modu horretara, erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko du, dantza eginez.
Aurretik, ordea, entseguak izango dira. Hala, maiatzaren 3an, Niessengo balio anitzeko gelan elkartuko dira, 12:00etan. Irekia da, eta edonork parte hartu ahal izango du.
Egun handia maiatzaren 10ekoa izango da. Eguerdian elkartuko dira dantzatzeko Zumardian, eta ondoren, argazki erraldoia aterako dute.