Errigorako olioa saltzen ari dira Errenteria-Oreretan, eta gaur arratsaldera arte jasoko dituzte eskaerak. Dagoeneko Cascanteko (Nafarroa) 1.840 litro olio saldu dituzte, eta erronka 2.000 litrora iristea da.
Bi mota olio daude eskuragarri 5 litroko bidoietan: oliba olio birjina estra konbentzionala (16,5 euro) eta ekologikoa (22 euro).
Horretarako, jarraian azaltzen den inprimakia bete beharko da (
hemen klik egin), eta honako posta elektroniko honetara bidali:
saretuzp[abildua]gmail.com.
Errigora izeneko ekimenaren bidez Nafarroako Hegoaldeko euskalgintzari eta nekazari txikiei lagundu nahi zaie.