Irungo jaiak herrian egiteko eskatu dute Hondarribiko kirolari olinpikoek
Herri Olinpiadetako bigarren jardunaldiko sailkapena osatzen ari ziren bitartean, Irungo gazteei elkartasun mezua bidali zieten. Irundarren alkateak jaietako txosnak eta kontzertuak Urdanibia plazatik Ficobara eraman nahi ditu eta horren kontra azaldu dira herritarrak. Hondarribitarrek ere bat egin zuten aldarrikapen horrekin, eta Jaiak Herrian, Ez Ficoban leloa grabatu zuten.