Hilaren 27an, igandea, egingo dute Irungo I. Maratoi Erdia. Zabaltza plazan izango du abiapuntu eta helmuga lehen aldiz egingo den probak, eta antolatzaileek jakinarazi dute jada 925 pertsonak eman dutela parte hatzeko izena. Bi bira emango dizkiote korrikalariek zonalde Irun erditik nahiz kanpoaldetik joango den ibilbideari; roller-ek bira bakarra eman behar diote zirkuituari, 10 kilometro pasatxoko bidea eginez.
Gaur aurkeztu dute proba udaletxean; bertan izan da, besteak beste, Pedro Alegre Kirol ordezkaria, probaren antolatzaile Fernando Sanchezekin batera. Antolatzaileek esan dutenez, 11:00etan abiatuko da proba, eta helmugako eremuko karpa kontsignaz gain masajea emateko gunea egongo da. Dortsalak, berriz, Korrikalarien Ferian jaso behar dira, baita hainbat denda nahiz proba hasi baino 2 ordu aurretik ere. Izena emateko aukera
Kirolprobak webgunean dago. Bertan lehiaren gaineko hainbat xehetasun ikus daitezke aldi berean.