
Larunbatean eta atzo jokatu ziren Gipuzkoako Trainerilla Ligako lehen bi estropadak, lehena Orion eta bigarrena Donibanen. Dagoeneko banderak iristen hasi dira, gainera, Oarso Bidasora.
Orioko estropadan, esaterako, gizonen Senior Mailan Hondarribia izan zen irabazlea, San Pedro bost segundo atzetik izan zuela. Laugarren izan zen San Juan. Emakumeen seniorretan, berriz, San Juan izan zen lehena, eta hirugarrena Hibaika. Mutilen Gazte Mailan Hibaika hirugarrena izan zen Orion.
Atzo, berriz, Donibanen egin zuten ligako bigarren jardunaldia. Bertan, neska senior sanjuandarrek garaipena errepikatu zuten (Hibaika laugarren izan zen), eta gizonen seniorretan Hondarribia bigarren, San Juan hirugarren eta San Pedro laugarren izan ziren, Orioren atzetik.
Estropada horietan Hondarribiako ontzia Beñat Elzo izan zen. Iaz hil zen arraun elkarteko kide izan zen kirolaria.