'Egin bedi argia' erakusketa irekiko du bihar Modotti tailerrak
Unai Bergaretxe donostiarraren Egin bedi argia goiburuko erakusketa ikusteko aukera izango dute hondarribiarrek eta herrira aste santuarekin hurbiltzen direnek, datozen egunotan. Kale Nagusiko Modotti tailerrean jarri dute eta hilaren 15etik 30era bisitatu daiteke, ohiko ordutegian.
Argazkilari autodidakta da Bergaretxe, “ez ditut inongo argazkilaritza ikasketarik egin, dena intuitiboa da. Duela hamabost urte argazkiak egiten hasi nintzen, baina orain dela bost urte hasi nintzen argiaren inguruan esperimentatzen. Argazkiaren bitartez erakutsi nahi dut agerian ez den errealitatea, energia, jainkotasuna, bizia”.