Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan, EATko atletak
Antonio Castro EAT Errenteriako Atletismo Taldeko korrikalariak brontzezko domina jantzi zuen errepideko 10.000 metroko proban, Espainiako Txapelketan, 60 urtetik gorako gizonetan. Padronen (Galizia) jokatu zuten txapelketa, joan den apirilaren 5ean.
Txapelketa berean, emakumeen 55 urtetik gorako podiumetik pauso batera geratu zen Esther Estefania, laugarren. Oscar Tijero (45 urtetik gorako gizonak) eta Txema Arenzana (60tik gorako gizonak) zortzigarren izan ziren bakoitza bere mailan.
Eider Albisturrentzat urrezko domina, eskolartekoetan
Eskolarteko Gipuzkoako Txapelketan ere emaitza onak lortu zituzten EATeko atletek. Eider Albistur gaztea lehenengo izan zen disko jaurtiketan 21,82 metroko jaurtiketarekin. Naroa Perez hirugarren izan zen, 20,47 metroko jaurtiketarekin
Luzera jauzian, berriz, Ilune Salaberriak 4,87ko saltoa egin zuen, eta zilarrezko domina jantzi zuen.
Kimuetan, berriz, Hiart Ibargureek pilota jaurtiketan zilarrezko domina lortu zuen, 21,46 metro eginez, eta 1.000 metroetan, berriz, brontzezkoa, 3.34,98ko denborarekin.
San Markoko igoera
Hilaren 26ko San Markoko igoerarako izena emateko epeak irekita jarraitzen duela gogorarazi du EATek. Hori
www.atleticorenteria.com webgunearen bidez egin ahal izango da. Bestalde, boluntarioak bilatzen dabiltzala gogorarazi du elkarteak, eta horiek ere webgunearen bidez izena eman ahal izango dute. EATek lasterketaren egunean beso luzeko kamiseta eta buffa oparituko die.