Abaraxka ibiltariak hilaren 26ra bitarte hainbat jarduera antolatu ditu. Ludotekako bazkide ez diren haurrek ere parte har dezakete.
Egitaraua:
- Hilak 14, astelehena: Scoot eta skate saioa eta erakustaldiak. Doneztebe plazan, 16:00etan.
- Hilak 15, asteartea. Merienda motak, elikaduran aditu den batekin. Abaraxkan, 17:00etan.
- Hilak 16, asteazkena. Txalaparta ikastaroa. Soinuenean, 17:00etan.
- Hilaren 22tik 25era, asteartetik ostiralera. Sormen tailerra. Abaraxkan, 17:00etan.
- Hilak 26, larunbata. Maddi eta Antton antzezlana. Udaletxeko areto nagusian, 17:00etan.